Ongi etorri Gainko Errotara;
Etxalarko Orizki auzoan dagoen
1733 urteko errota zaharra.
AURKEZPENA
2021. urtean tirabira dexente ondoren, errotaren giltzarekin egin ginen, etxebizitzaren gain, dagoen ondarea berritzeko asmoz.
Proposatutako diseinu berriak 3m-ko altuera duten 2 gorputz gainjarriz osatuta dago, herrian dagoen araudia errespetatuz. Bizigarritasun ziurtagiria lortzeko CTEk duen derrigortasun izaeraz gain, altuera igoerak, hormigoizko errepide berriaren mailari erantzuten dio (jatorrizko lurra zena metro erdi igotzen), kamioiak sarritan teilatua jotzen bait dute.
ATALAK
Atal garrantzitsuenak, betetik errotako tresnak, etxebizitza, eta bestetik errekatik ura ekartzeko zeuden baliabideak.
Alde batetik, eraikuntzaren eraberritzea da lan printzipala, honek garrantzizko hiru elementu ditu: Errota bera lan egiteko zituen elementu guztiakin; beheko solairuan dauden harriak, egurrezko «kabria» eta sotoan, arkuaren azpian dauden rodezno edo turbinak. eta azkenik errotaren alboan dagoen aljibea ura biltzeko harrizko konduktotik etxe azpira bidaltzeko.
Errotan sartu eta ezkerretara egurrezko eskailera batzuk zeuden lehenengo solairura igotzeko, lan eremutik harrizko pareta batekin separatua. Hauek igo eta gero etxebizitzara sartzen zinen, han, errotaria bere familiarekin bizitzen zen. Eta naiz eta leku hezea izan, 200 urte baina gehiago izan dira familiak han bizitzen, honek, lehioez gain bazuen ate bat terraza batera ateratzeko aljibearen mailan geratzen zena. Han daude aztarnak oraindik.
Seguruenik elementu ikusgarriena, izugarrizko harri gorriekin eskuz eraikitako ur presa, guztiz estalia zegien hasieran, lurrez beteta barnean eta sekulako sasien artean, baina sorpresa bikaina hartu genuen garbitzerakoan; bai lurzorua eta bai paretak primeran mantendu dira nahiz eta 300 urte bat eduki.
Horrez gain, errotak bazuen kanal bat 2007an desagertutako presatik aljiberaiño ura ekartzeko, kanal hori mugarri batzuekin markatua dago eta 300 bat metroko paseo bat egiten du Tximista errekaren alboan sekulako zuhaitz eta naturaren artean.
KONTAKTUA
Edozein zalantza, iradokizun edo era batera naiz bestera ekarpenik egin badezakezu, jar zaitez harremanetan.
- 605 77 17 95
- info@nocolor.es
- Orizki Auzoa 3, Etxalar, Nafarroa.