Aritz Kabe
Bizitzaren eta bizitzak ematen dituen gauza ederren maitale, familia, natura eta kultura.
2008
Aita naparra eta ama gipuzkoarra, 1982an jaio nintzen Orereta-Errenterian. Diseinadore eta artista bezala irabazten dut bizitza.
2008an NoColor Studio arte eta diseinu gunea sortu nuen Donostian, Zurriola hondartzaren parean. Harrezkero proiektu ugari ekoiztu ditut, Eusko Jaurlaritzako sariren bat, Andaluzian arte tailerrak nerabeei indarkeria sexistaren inguruan kontzientziatzeko, Madrilen zuzeneko margoketak, Berlin, Australia, Japón, Amsterdam edo Sevillara bidalitako artelanak, etab
Kontzeptuak ikasten eta ez tresnak maneiatzen jaio nintzen. Uste dut edozein diseinatzaileren sormenak iraungitze data duela bere ordenagailuaren pantailara kondenatzen bada. Derrigorrezkoa iruditzen zait motibazio pertsonalak izatea, gauzak egiteko, pentsatzeko, jarduteko, elkarlanean aritzeko gogoa. Naturarekin bat egiteak derrigorrezko pausua ikusten nuen momentu hontan nere sormena garatzeko. Horrek eta euskal kultura eta arkitektura klasikoarengatik dudan amodioari gehituz, proiektu txoro hontan sartu didate buruz-buru.
Artearen artean
Zuzenean egindako margolanak dira gehien gustatzen zaizkidanak.
Errota, etxe-museoa bezala bihurtzea gustatuko litzaidake, errotaren tresnak mantendu eta berrituz, eraikinaren paretak aseguratzen eta etxebizitza duin bat egiten lehengo solairuan. Kanal ohia, arte paseo bat bezala ipini jendea kultura artean ibili dadin.